TXINDOKI ALTZARIAK SM 1.980an sortu zen eta hasieratik sukalde eta bainugelako altzarien nahiz etxetresna elektrikoen zerbitzu integrala ez ezik, gremioen arteko koordinazioa ere eskaintzen dizu.
Hasieratik garbi izan dugu salmenta ona izateko bezeroari eskainitako arretak oso ona izan behar duela. Hori dela eta, proeiktugileak, dekoratzaileak eta muntatzaileak geuk ditugu, bezeroa gurekin gustura geratuko dela ziurtatuz.
Bezero guztiek bisita dezaketen sukalde eta bainugelako altzarien erakusketa ikusgarri eta modernoa daukagu Beasainen. Solairuan 245 m²ko eta solairuartean zurgintzaren tailerra duen 375 m²ko biltegia ere badaukagu.
Logos sukaldeko altzarien banatzaile ofiziala izateaz gain, bainugelako altzarien marketan (Arcom, Cerasa), etxetresna elektrikoen (Gaggenau, Gutman, Liebherr, Mielem Neff, Pando, Bosch, De Dietrich, Balay, Smeg, Orpan etab.) nahiz mahai eta aulkien altzarietan lehen markak (Calligaris, Ondarreta etab.) eskaintzen ditugu.